2026-02-20 08:00
TALDE GUZTIAK
ARITXULEGI - DOMIKO - ENDARA (SAN ANTON) (B-17) 14 KM ▲▲
Eguna: 2026ko otsailaren 20an
Ordua: 08:00etan
Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan
Distantzia: 14 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Aritxulegiko tunela pasa bezain azkar, eskuinean dagoen pista zabala hartu behar da. Marka zuri-horiak jarraituko ditugu. Ez dago galtzerik Domiko urtegira heldu arte. 7,5 kilometroan ehiztarien txabola, ardientzako hesi bat eta mahai bat topatuko ditugu. Domikora heldu eta eskuineko pistatik Agiñako errepidera iritsiko gara. Ondoren, 3,5 km errepidez egingo ditugu, Endarara iritsi arte.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.