2026-10-16 08:00
TALDE GUZTIAK
ARTIKUTZA ESKASETIK (B-10) 10,9 KM ▲▲▲
Eguna: 2026ko urriaren 16an
Ordua: 08:00etan
Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan
Distantzia: 10,9 km
Zailtasuna: ▲▲▲
OHARRA: Ez da pintxorik izango, norberak eraman beharko du hamaiketakoa
AZALPENA
Anoetako topo geltokiaren ondoan hartuko dugu Artikutzarako autobusa. Han, Eskax deitzen den lekutik emango diogu hasiera ibilbideari antzinako tren txikiaren bidetik hain zuzen. Seinale txuri eta horiei jarraituz iritsiko gara Artikutza auzora. Geldiune baten ondoren, ermita ondoko bidetik hasiko gara berriro igotzen baso eta errekatxo artetik Eskaxera heldu arte.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.