2021-08-06 08:00
ZURI eta GORRIak
ITZIAR-SAKONETA-ELORRIAGA- ZUMAIA (K-09) 13,1 km ▲▲
Eguna: 2021ko abuztuaren 06an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Autobusaren geltokian
Distantzia: 13,1 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Lineako autobusean helduko gara Itziarrera. Itxaspe auzoruntz egingo dugu eta seinaleei jarraituz Sakonetarako bideari helduko diogu bertara iritsi arte. Ondoren, seinale zuri-gorriei kaso eginez behetik gora, Elorriaga auzora lehenbizi eta gero Zumaira. Beti ere kolore bereko seinaleei erreparatuz iritsiko gara, San Telmoko ermitatik zehar igaro ondoren.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
BERDE eta URDINak
BILLABONA-ADUNA-BELKOAIN- ANDOAIN (T-18) 12,- km ▲▲
Eguna: 2021ko abuztuaren 06an
Ordua: 08:00etan
Irteera: RENFE- Norteko geltokian
Distantzia: 12,- km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez joango gara Billabonara eta espaloitik ekingo diogu bideari Adunarako igoera arte. Herri honetara heltzean, herriko plazatik abiatu eta Aburuza sagardotegira egingo dugu.Han, eskubira goraka doan bide asfaltatutik segiko dugu, beti ere seinale txuri eta horiei jarraituz. Asfaltoa utzi eta mendi bideko pista zabaletik jarraituko dugu Basapotako atsedenlekura lehebizi, eta gero Mariakogainera heldu arte. Bidegurutzean, Belkoain adierazten duen seinaleri segi eta tontorreko gurutzera iritsiko gara. Ondoren, goitik behera eginez, berriro bidegurutzera itzuli, eta han ezkerretara doan pistatik, basoa zeharkatu eta PR aren seinaleei jarraituko diogu bideko biurgune batera arte..Adunara jartzen duen marka utzi eta ezkerretara doan eta seinale urdin eta laranjak dituen bidetik jeitsiko gara Andoainera. Herrira heltzean, Larramendi ikastolaren ondotik zehar joan, eta zubitxoa gurutzatu ondoren geltokira iritsiko gara,
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:
1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du.
2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, edo bi metroko aldea gorde gure artean.
Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.