Bidezidor kiroleko irtenaldia. URDINAK. BERDEAK. GORRIAK. ZURIAK

2022-03-18 08:00

TALDE GUZTIAK batera autobusez joanda

BESABI-MULISKO GAINA-BESABI-URNIETA (T-07) 10,7 km ▲▲

Eguna: 2022ko martxoaren 18an

Ordua: 08:20ean

Irteera: Topoaren geltoki aurrean, Anoetan

Distantzia: 10,7 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Autobusez, helduko gara Urnietako Besabiraino. Onddira markatzen duen bideari helduko diogu aurrena. Pistari jarraitu eta aurrerago Mulisku jatzen duten seinaleei segiko diogu bidegurutze bat ikusi arte. Bertan, gorantz ezker aldera jo eta berehala berriro ere Mulisku dioen seinaleei jarraiki Mulisko Gaineko histori aurreko hilerrietara iritsiko gara. Buelta hartu eta lehengo bidegurutzean, langa pasa eta parean dagoen muinora igoko gara. Jeitsi eta bide zidorretik itzuliko gara berriro Besabira. Eta errepidez jeitsiko gara Urnietara kanposantuko bidetik.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información