Bidezidor kiroleko irtenaldia. URDINAK eta BERDEAK----ZUFRIAK eta GORRIAK

2026-03-06 08:00

URDINAK eta BERDEAK

SANTUTXO - SANTA AGEDA - SANTA MARINA - SANTUTXO (T-16) 12,5 KM ▲▲

Eguna: 2026ko otsailaren 06an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Helmuga: Tolosa 2.

Distantzia: 12,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara lehenbizi Tolosara eta ondoren, Santutxora eramango gaituen autobusa hartuko dugu. Haruntza iritsi eta ibiltzen hasi eta berehala dagoen bidegurutzean, Beizamara dioen eskubiko bidetik egingo dugu gorantza Santa  Ageda gainera arte. Han, ezkerretakopista bideari helduko diogu eta bertatik aurrera egingo Santa Marina adierazten duen seinalera heldu arte. Ondoren, mendi bidetik jeitsiko gara Santa Marina deitzen den auzo politteraino. Jarraian, asfaltodun errepidetik itzuliko gara berriro ere Santutxora.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURIAK eta GORRIAK

GAINTXURIZKETA - GUADALUPE - HONDARRIBIA (B-02) 10,2 KM ▲▲

Eguna: 2026ko martxoaren 6an

Ordua: 08:05ean

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Helmuga: Gaintxurizketa

Distantzia: 10,2 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Amaran topoa hartuko dugu Gaintxurizketara joateko. Ibiltzen hasi eta berehala, errepidea ren bestaldera pasa eta Jaizkibelen hegaletik Iriarte jatetxeraino iritsi eta han goruntzako bideari helduko diogu. Mendiko pistatik zehar Guadaluperaino helduko gara. (Donejakue bidea alderantziz). Hemendik bidezidorra hartu eta kalbarioko bidetik Errandonea kantina aldera egingo dugu jeitsiera Hondarribiraino. Handik autobusean ala Irundik topoan itzuliko gara Donostiara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información