Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2022-02-11 08:00

GORRI eta URDINak

GAINTXURIZKETA-JAIZKIBEL- PASAJES SAN JUAN (K-07) 12,- km ▲▲

Eguna: 2022eko urtarrilaren 28an

Ordua: 08:35etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 12,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Gaintxurizketara Topoan helduko gara. Jaizkibel mendia zeharkatzen duen pistara iritsi ondoren, Pasai alderuntzko bideari lotuko gatzaizkio. Pare bat kilometro eta gero, bigarren dorrera doan bidea hartuko dugu. Ondoren beste dorretik igaro eta Londres, Mitxintxola, Puskazarreta eta Larrabide baserrietatik zehar Pasai San Juanera iritsiko gara.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

NAHITAEZKOA MOZORROA ETA COVID PASAPORTEA ERAMATEA

 

ZURI eta BERDEak 

Eguna: 2022eko urtarrilaren 28an

Ordua: 08:40etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 13,4 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Amaran Easoko geltokian bilduko gara eta Oriora heltzean, herritik San Martin auzorako bidea hartuko dugu. Gero autopista ondoko errotondara eta handik Itxaspera dioen bidetik goiko behatokira. Ondoren, Itsaspe baserri ondoan ezkerretara, pista bidetik, itsasoa ikusiz Orioko hondartzara jeitsi eta berriro herria zeharkatuz, Txurruka hondartzara joango gara. Jarraian, txakolin mahastietatik pasatuz Zarautzko kanpinera. Eta ondoren, Zarautzko S.Pelaio auzora mailaditik edo eta errepidez egin daiteke.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

NAHITAEZKOA MOZORROA ETA COVID PASAPORTEA ERAMATEA

 

 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información