Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2022-03-25 08:00

ZURI eta BERDEak

BILLABONA-ZIZURKIL-ABELETXE-ADUNA-ANDOAIN (T-01) 10,4 km ▲▲

Eguna: 2022eko martxoaren 25ean

Ordua: 08:20ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 10,4 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Norteko geltokian elkartu eta Billabonara iritsiko gara. Handik, Zizurkilera igo lehenbizi eta ondoren Abeletxe aldera egingo dugu. Bertara gerturatu ondoren, buelta hartu eta goitik behera eginez, baserri baten parean, ezkerretara dagoen bidetik, beherantz jarraituko dugu. Izarraitz izeneko etxe inguruan, berriz ere ezkerreko bidetik segi eta errekatxoaren gaineko zubitxotik goraka Adunara igoko gara, jarraian Andoainera iristeko. ▲▲ ( Bide hau laburtzeko aldaera txiki bat ere egin daiteke. Zizurkilen eskubitaranta hartu eta “Baserriaren argia” dioen bidetik segi, izen horretako Gorritiren eskultura ondotik jarrraitu eta ondorengo baserrien ondoan dagoen Adunara igotzeko bidexka hartuta.)

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRI eta URDINak

OHARRA Hamaiketakoa norberak berea eraman behar du (ez dugu pintxoa jateko tabernarik)

ALTZIBAR (Oiartzun)-ZORROLA-DANBORRE- PULLI-ARKALE-ALTZIBAR (B-19) 14,- km ▲▲

Eguna: 2022ko martxoaren 25ean

Ordua: 08:10ean

Irteera: Gipuzkoako plazan, Oiartzun E02 zenbakidun autobusaren geltokian.

Distantzia: 14,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Oiatzungo Altzibar auzora autobusez iritsi eta gero, ibilbidea Albistur jatetxearen ondotik igaroaz hasiko dugu. Ibai gaineko zubitik pasa eta Artikutzako trenaren bidegorritik egingo dugu aurrera Karrika auzoan zehar. Bidegorria utzi eta mendiko pista batean sartuko gara. Tren zaharreko tunel bat igaro eta Zorrolako zubira inguratuko gara. Zubia baino lehen dauden seinaleei jarraituz, Pilotasoro dioen eskerrerako pistatik gora egingo dugu asfaltozko bidera iritsi arte. Han, eskubira egin, berriro asfaltoa utzi eta igotzen jarraituko dugu, Aiako Harriaren paisaia zoragarriak ikusten diren gain batera heldu arte. Jeisten hasi eta Artikutzako tren zaharraren arrastoak dauden eta Danborre deitzen den lekutik igaroko gara. Aurreraxeago eta goitik behera berriro egin ondoren, eskubi aldean ikusiko dugun langa bat pasa,eta Pulli baserriaren ondotik zehar jeisten jarraituko dugu. Arkale auzora lehen eta eta jarraian Altzibarrera helduko gara, eta horrenbestez emango diogu bukaera ibilaldiari

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 


 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información