2022-12-23 08:00
ZURI eta BERDEak
ALTZIBAR (Oiartzun)-ZORROLA-DANBORRE- PULLI-ARKALE-ALTZIBAR (B-19) 14,- km ▲▲▲
Eguna: 2022ko abenduaren 23an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Gipuzkoako plazan, Oiartzun E02 zenbakidun autobusaren geltokian.
Distantzia: 14,- km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Oiatzungo Altzibar auzora autobusez iritsi eta gero, ibilbidea Albistur jatetxearen ondotik igaroaz hasiko dugu. Ibai gaineko zubitik pasa eta Artikutzako trenaren bidegorritik egingo dugu aurrera Karrika auzoan zehar. Bidegorria utzi eta mendiko pista batean sartuko gara. Tren zaharreko tunel bat igaro eta Zorrolako zubira inguratuko gara. Zubia baino lehen dauden seinaleei jarraituz, Pilotasoro dioen eskerrerako pistatik gora egingo dugu asfaltozko bidera iritsi arte. Han, eskubira egin, berriro asfaltoa utzi eta igotzen jarraituko dugu, Aiako Harriaren paisaia zoragarriak ikusten diren gain batera heldu arte. Jeisten hasi eta Artikutzako tren zaharraren arrastoak dauden eta Danborre deitzen den lekutik igaroko gara. Aurreraxeago eta goitik behera berriro egin ondoren, eskubi aldean ikusiko dugun langa bat pasa,eta Pulli baserriaren ondotik zehar jeisten jarraituko dugu. Arkale auzora lehen eta eta jarraian Altzibarrera helduko gara, eta horrenbestez emango diogu bukaera ibilaldiari
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
OHARRA
Hamaiketakoa norberak berea eraman behar du (ez dugu pintxoa jateko tabernarik)
GORRI eta URDINak
BILLABONA-ZIZURKIL-ABELETXE- ADUNA-ANDOAIN (T-01) 10,4 km ▲▲
Eguna: 2022ko abenduaren 23an
Ordua: 08:05ean
Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).
Distantzia: 10,4 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Norteko geltokian elkartu eta Billabonara iritsiko gara. Handik, Zizurkilera igo lehenbizi eta ondoren Abeletxe aldera egingo dugu. Bertara gerturatu ondoren, buelta hartu eta goitik behera eginez, baserri baten parean, ezkerretara dagoen bidetik, beherantz jarraituko dugu. Izarraitz izeneko etxe inguruan, berriz ere ezkerreko bidetik segi eta errekatxoaren gaineko zubitxotik goraka Adunara igoko gara, jarraian Andoainera iristeko.
(Bide hau laburtzeko aldaera txiki bat ere egin daiteke. Zizurkilen eskubitaranta hartu eta “Baserriaren argia” dioen bidetik segi, izen horretako Gorritiren eskultura ondotik jarrraitu eta ondorengo baserrien ondoan dagoen Adunara igotzeko bidexka hartuta.)
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA
GOMENDIOAK
20Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.