Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2023-09-08 08:00

URDIN eta GORRIak

IGELDO-TXIMISTARRI-LAPABIDE-IGELDO-LEKU EDER -DONOSTIA (K-15) 11,5 km- ▲▲

Eguna: 2023ko irailaren 08ean

Ordua: 08:55ean

Irteera: Okendo kalean, Hacienda aurrean, DB16 zenbakidun autobusa geltokian

Distantzia: 11,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Autobusez igoko gara Tximistarriko geltokiraino. Beheruntz lehenbizi eta ezkerretara gero,Marabieta bidetik segi eta ondoren Lapabidera egingo dugu Arriola etxetik igaroaz. Bide honi jarraituko diogu ahalik eta kanpinetik datorren errepidera iritsi arte. Gero, Perus jatetxeraino jeitsiko gara. Buelta hartu, goruntz egin eta Nikolas jatetxera dioen inguruan, ezkerretara dagoen bidetik (Arritxulo) Igeldora helduko gara. Jarraian, Nikols hoteletik Lekuederrera eta ondoren Erregenea auzotik jeitsiko gara Donostiara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURI eta BERDEak

LASARTE-ZUBIETA-FALDA DE ANDATZA-SAN ESTEBAN-USURBIL (D-28) 11,5 km ▲▲

Eguna: 2023eko irailaren 08ean

Ordua: 08:20an

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 11,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Lasartera trenez iritsi ondoren, Zubieta auzora egingo dugu. Bertatik igaro eta Astiazaran sagardotegitik aurrera dauden Donejakue bideko seinaleak aurkitzen ditugunean, haiei jarraiki, mendiko pista batetik gora abiatuko gara. Laster, errauztegi berriaren aurrera helduko gara. Aurrera egingo dugu beti ere gezi horiei jarraituz eta aldapa pikoa igoaz. Mendi bideak asfaltozkoarekin bat egingo du eta ondoren, antena handi bat dagoen eremura iritsiko gara. Han, Santio bideko seinaleak utzi eta bidegurutzean, eskubiko pistatik aurrera joango gara Andatzatik datorren pista nagusiarekin bat egin arte. Jarraian, urdin eta laranja koloreko markak izango ditugu bidelagun eta horrela goitik beheraka jeitsiz, lehenbizi Puela baserrira eta ondoren Igartzazabalera helduko gara. Segidan, S. Esteban auzotik igaro eta azkenik Usurbilen bukatuko dugu gure txangoa.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

 

 

 
 
 

 


 
 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información