Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2023-12-01 08:00

ZURIAK eta BERDEAK

IRAETA - AIZARNAZABAL - OIKINA - ZUMAIA (U-13)  13 KM ▲▲▲

Eguna: 2023ko abenduaren 1ean

Ordua: 08:25ean

Irteera: Autobus geltokian

Distantzia: 13 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Autobusez Iraetara iritsi ondoren, bertako plazatik ateratzen den futbol zelairako bidea hartuko dugu. Aurreraxeago joan eta ezkerretara doan bidetik, ibaia zeharkatu eta Aizarnazabal dioen seinalea aurkituko dugu. Handik abiatu, bide bitxia bera,”artelanez betea”, aurrera egingo dugu. Industrialdea eskubira dugula eta seinale hori eta txuriei jarraituz  helduko gara Aizarnazabal herriaren sarrerara. Iritsi bezain azkar, ezkerretara egingo dugu aurrena eta segidan aldapa utzi eta eskubiko bidetik joango gara. Pista bidea nahiko laua eta sagasti haundi eta ongi zainduak lehen, eta kiwi sail ederren ondotik igaroko gara. Bidezidor batzuetan gorabehera ibili eta desegin xamarreko porlan bide batetik aurreratuko dugu, eta barazki mintegi batzuen ondotik pasatuko gara. Ibañarrietatik datorren errepidera heldu eta bertatik jarraituz Oikian izango gara. Herrian itzuli bat eman eta seinaleek agintzen duen bidetik, ibaia gurutzatu eta ondoren aldapa piko eta luze xamar bati ekin beharko diogu, harik eta baserri batera heldu arte. Gero baserriaren ezkerretik doan bidea hartu eta beti goitik beherako bidea jarratuko dugu, Zumaiako Zuloagara iritsi arte. 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

URDINAK eta GORRIAK

ORIO - AGORREGI - ITURRARAN - ORIO (K-08)  10,9 KM ▲▲

Eguna: 2023ko abenduaren 1ean

Ordua: 08:10ean

Irteera: Easoko topo geltokian

Distantzia: 10,9 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easoko geltokian hartuko dugu Oriora joateko trena. Olaskoegia auzotik igaroko gara eta, Errota jatetxetik zehar, Agorregira jarraituko dugu Manterola baserritik pasatuz. Handik, seinale txuri-gorri eta berdeei jarraituz, Pagoetako landare parkera. Iturraran ikusi eta etxearen atzekaldeko pista bidetik beherantz bidegurutzera lehen eta, Errota etxe ondotik berriro, Orioraino itzuliko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información