2025-10-03 08:00
ZURIAK eta BERDEAK
ORMAIZTEGI - LIERNI - MUTILOA - ZERAIN - SEGURA (G-06)
11,7 KM ▲▲
Eguna: 2025eko urriaren 3an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Norteko geltokian (Renfe)
Distantzia: 11,7 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Renfeko trenean iritsiko gara Ormaiztegira. Beheraxeago, hilerriaren ondotik pasa eta aldapa piko bat igo ondoren, tren zaharraren bidea hartu eta aurrera egingo dugu. Lierni alboan utziz Mutiloara errepidez jeitsiko gara. Handik, bidezidor batetik zehar errekatxo bat pasa eta Larraondoko zerrategia dioen bidetik helduko gara zerrategira. Buelta hartu eta joaneko bidetik itzuliko gara Zerainera adierazten duen seinalera arte. Ondoren, ibilbidea jarraituko dugu Seguraraino.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
GORRIAK eta URDINAK
5 PARQUES DE DONOSTIA (P-15) 12 KM ▲
Eguna: 2025eko urriaren 3an
Ordua: 08:50an
Irteera: Okendo Kultur Etxea
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Okendoko kultur etxearen ataritik aterako gara. Handik Kristina enea parkera egingo dugu aurrena. Parke hori zeharkatu ondoren, Amara auzotik Morlansera pasa eta Aietekora igoko gara. Jarraian, Etxadi auzotik zehar Puiokora. Handik, Jesuitinen ikastetxe ondotik pasa, Pagola auzotik zehar jeitsi eta Matia Fundazioaren egoitzetatik igaro ondoren, Seminarioko parkea gurutzatuko dugu. Ondoren, Muntotik behera eginez, Pio Baroja edo eta Duque de Baena kaletik jeitsi eta Miramar parkea zeharkatu ondoren, Donostia erdian bukatuko dugu ibilaldia.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.