Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta GORRIAK ____ BERDE eta URDINAK

2022-03-04 08:00

ZURI eta GORRIak

TOLOSA-BENTA HAUNDI-LANGAURRE-ALDABA TXIKI-ALEGIA (T-12) 12,- km ▲▲

Eguna: 2022eko martxoaren 04an

Ordua: 07:55ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 12,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Tolosasara trenez iritsi ondoren, bidegorritik zehar joango gara Benta Haundira arte. Gero han, Aldaba Txikira egingo dugu. Auzoa igaro eta “BTT” seinalea duen pista bidetik aurrera egingo dugu eta laster (800 bat metrora) ezkerreko bidetik segiko dugu lehenbizi eta aurreraxeago berriz eskubikoa hartuko dugu. Bide horri jarraituz helduko gara Langaurreko atseden lekura. Ondoren, bide asfaltatuan goitik behera eginez bidegorrira lehenbizi eta berari jarraituz Alegira iritsiko gara. ▲▲.

Nahi izanez gero, Langaurretik errepidez Aldabako ermitaraino igo eta berriro goitik behera bide beretik Alegira jeitsi daiteke.▲▲▲

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

BERDE eta URDINak

MUTRIKU-GALDONAMENDI- SATURRARAN-ONDARROA-MUTRIKU (K-14)  11,8 km   ▲▲

Eguna: 2022ko martxoaren 04an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Autobusaren geltokian

Distantzia: 11,8 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Mutrikura joateko autobus geltokian elkartuko gara. Mutrikun jeitsi ondoren, herritik irteera aldera, Galdonamendirako bidea hartuko dugu eta kanpinaren ondoan markatuta dagoen bidetik Saturranarera egingo da. Itsasoaren ondoko bidetik helduko gara Ondarrura. Bertan

itzuli bat egin ondoren, berriro lehengo bidetik Saturraranera eta jarraian,errepidez Galdonara berriro. Han, Santa Elena kanpinetik zehar itsasoa ikusiz iritsiko gara Mutrikura.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información