Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta GORRIAK ____ BERDE eta URDINAK

2023-07-28 08:00

ZURI eta GORRIak

DONOSTIA-LASARTE-URNIETA (P-11) 11,8 km ▲▲

Eguna: 2023eko uztailaren 28an

Ordua: 08:50ean

Irteera: Anoetako Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 11,8 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Anoetako Topo geltoki aurrean bildu eta Illunbe edo Zorroagatik pasa eta Ospitaletatik barrena, Galarretara jeitsiko gara. Gero Jauregi jatetxe ondotik Buenos Aires auzora egingo dugu. Handik beheruntz egin eta berehala, ezkerretara hartu eta Plazaola trenaren bidetik lehenbizi eta errepidetik gero, Urnietara ailegatuko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDE eta URDINak

ANDOAIN-HERMITA DE AZKORTE-GALARRETA-HERNANI (T-08) 11,6 km ▲▲

Eguna: 2023ko uztailaren 28an

Ordua: 08:20ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 11,6 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez iritsiko gara Andoina. Geltoki ondoko errotondatik egingo dugu bidegorrira. Tunela pasatu eta aurrera egingo dugu bertatik eta industrialdera iristean, behera egin, eta berriro bidegorritik jarraituko dugu errotonda handiago batera heldu arte. Harrobirako bidea hartu eta handik igaro ondoren, pista bidetik goruntz eginez iritsiko gara Azkortera. Gero goitik behera jeitsi eta errepidera heltzean goraka egin, Bidegurutzeta jartzen duenean errepidea gurutzatu, eta eskubiko bidetik Saretxo jatetxe ondotik pasa, eta Galarretara helduko gara. Jarraian, Sorgin Txulo auzora doan bidetik ailegatuko gara Hernanira. .

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información