Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta GORRIAK ____ BERDE eta URDINAK

2024-01-19 08:00

ZURIAK eta GORRIAK

ANOETA - SANTA BARBARA - LASARTE (D-07)  11,3 KM ▲▲

Eguna: 2024ko urtarrilaren 19an

Ordua: 08:50

Irteera: Anoetako topo geltokian

Distantzia: 11,3 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Anoetako Topoan elkartu eta Zorroagatik barrena, ospitaletara eta Galarretara jarraituko dugu. Jauregi eta Saretxo jatetxeetatik pasa, eta Sta. Barbarako ermitaraino igoko gara. Bide asfaltatutik bide gurutzera jaitsi eta han erdiko bideari jarraituz,  hilerritik barrena, Lasartera iritsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

URDINAK eta BERDEAK

BEASAIN - LAZKAO - ATAUN (G-09)  13,9 KM ▲▲

Eguna: 2024ko urtarrilaren 19an

Ordua: 08:05

Irteera: Renfeko geltokian

Distantzia: 13,9 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez helduko gara Beasainera. Bertako geltokitik irten eta eskubirantz abiatuko gara. Jarraitu eta bidegurutzean Lazkaoko bidea hartuko dugu. Herriaren erditik igaro, industrigune bat pasa eta bidezidor batetik joango gara errepidera arte. Burdinezko zubi batetik pasako gara Agauntza ibaiaren beste aldera eta ibaiari jarraituz iritsiko gara Ataun S. Martinera. Elizaren atzeko bidetik segituko dugu, beti ere seinale txuri gorri eta berdeei jarraituz eta horrela helduko gara Ataun S. Gregoriora. Bidean, karobia, Sara etxea, errota, dorretxe bat eta Joxe Miel Barandiaranen museoa bistaratuko ditugu.  S.Gregorion errepidearen bestaldera pasa eta mendi bidea hartuko dugu. Basotik zehar itzuliko gara berriz errepidera lehen, eta espaloitik  aurrera eginez, Ataun S. Martinera. Ibilaldia bertan bukatu eta autobusez itzuliko gara berriro Beasainera trena hartzera.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
RECOMENDACIONES



 
 
 
 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información