2022-02-25 08:00
ZURI eta URDINak
ZARAUTZ-SANTA BARBARA-AZKIZU-SAN MIGUEL DE ARTADI-ZUMAIA (K-04) 12,1 km ▲▲
BAZKARIAREKIN / CON COMIDA
Eguna: 2022eko otsailaren 25an
Ordua: 08:40etan
Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.
Distantzia: 12,1 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez Zarautza iritsi ondoren, kostaldeko Santio bidea hartu eta Santa Barbaratik aurrena, eta San Prudentzio ingurutik pasa eta gero, Askizuko auzora helduko gara. Aurrera egin eta jarraian dagoen bidegurutzean ezkerretako bidetik joango gara. Eukaliptusen basotxo bat eta mahasti batzuek igaro ondoren, eskubitara egiten duen bidetik segi eta bertatik goitik behera eginez Artadiko San Migelen eliza eta auzora iritsiko gara. Handik errepideari jarraituz Zumaiara jeitsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA
GORRI eta BERDEak
OIARTZUN-LIZTORRETA-SANTIAGOMENDI-ASTIGARRAGA (B-09) 12,5 km ▲▲
Eguna: 2022ko otsailaren 25an
Ordua: 08:10ean
Irteera: Gipuzkoako plazan, Oiartzun E02 zenbakidun autobusaren geltokian.
Distantzia: 12,5 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusez joango gara Oiartzuna. Bertan, herria zeharkatu eta hasiera emango diogu barneko Donejakue Bideari. Beti ere Bideko seinaleei jarraituz, Liztorretara heltzean asfaltozko bidetik joan eta Mugaritz aldera egingo dugu eta han dagoen pista bidetik igoko gara Santiagomendira. Gero, goitik behera segi eta Astigarragan bukatuko dugu gure ibilbidea.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA