2022-07-29 08:00
GORRI eta BERDEAK
ITZIAR-ENDOIA-ZESTOA-IRAETA (K-11) 13,5 km ▲▲
Eguna: 2022ko uztailaren 29an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Autobusaren geltokian
Distantzia: 13,5 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusa hartu eta Itziarrera helduko gara. Han, lantegiak dauden auzotik igaro eta aurrera egingo dugu. Bidegurutzean, ezkerretara Endoiara dioen bidea hartu eta bertara iritsiko gara. Ondoren asfaltodun bidetik beti ere, goitik behera eta bukaera aldera Lili jauregi ondotik zehar, Zestoara jeitsiko gara eta bertan bukatuko dugu ibilbidea. Urolako tren zaharraren bidegorritik jarraitu eta Iraetan ere bukatu daiteke txangoa.
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURI eta URDINAK
BILLABONA-ZIZURKIL-ABELETXE- ZIZURKIL-ASTEASU-BILLABONA (P-30) 11,- km ▲▲
Eguna: 2022eko uztailaren 29an
Ordua: 08:10ean Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).
Distantzia: 11,- km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Billabonara trenez joango gara. Asteasu alderantz egin, errepidea zeharkatu eta eskubialdetik segi ondoren, aldapa goraka jarraituko dugu eta Zizurkilera bertako hilerri ondoko bidetik helduko gara. Han, eskubitara doan bidetik “Baserriko Argia” deritzon Gorritiren artelanaren ondotik pasatuko gara eta ondorengo bidegurutzean, Adunarako bidea eskubitara utzi eta ezkerrekoari jarraituz, Abeltxera iritsiko gara. Bertan, goitik beherako beste bidetik jeitsiko gara berriro Zizurkilera. Jarraian, Asteasura doan bidetik segiko dugu errepidera heldu arte.
Bidea bestaldera gurutzatu, pabelloi batzuen tartetik igaro eta Billabonara doan bidegorritik zehar helduko gara bertara.
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.