Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2023-11-24 08:00

BERDE eta GORRIak

FIKOBA-IRUN-SAN MARTZIAL-IRUN (B-21) 13,- km ▲▲

Eguna: 2023eko azaroaren 24an

Ordua: 08:35etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 13,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Irungo Ficobara Topoz iristean, Berara joateko hartzen dugun bidegorri beretik hasiko dugu gure ibilbidea. Bertatik jarraituko dugu zati luze xamar batean ahalik eta gure ezkerretara Biriatuko eliz dorrearen parera iritsi arte. Han, baserri bat pasatu ostean eskubitara egin, goraxeago igo eta errepidea gurutzatuko dugu. Berehala, ormigoizko pista batetik aurrera egingo dugu, aurrena bide laua, eta gero igoera izango ditugu. Ibarzabal baserriaren ondotik gora egin eta bidegurutze baten, Saroiazpi jartzen duen bidea utzi eta guk eskubira doan bidetik jarraituko dugu. Laster, Patrixi jatetxera helduko gara bere pony eta ahuntzekin. Handik berehala iritsiko gara San Marzialgo zelaietara. Ermitara igo, eta bertatik dagoen ikusmiraz gozatu ondoren, berriro Irungo herrira jeitsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURI eta URDINak

DONOSTIA-UBA-SAN MARKO GOTORLEKUA (FUERTE)-ERRENTERIA (D-03) 14,6- km ▲▲

Eguna: 2023eko azaroaren 24an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Okendoko kultur etxe aurrean.

Distantzia: 14,6 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Okendoko Kultur etxean elkartu ondoren, Ategorrietatik pasa eta Intxaurrondo aldera abiatuko gara. Autobusen kotxeratatik pasa, eskubitarantz segi eta Ametzagaina parkeko sarrerara zuzenduko gara . Parkea zeharkatu eta Ubatik igaro ondoren, Garberara helduko gara eta ondoren Lau-Haizetatik zehar S.Markosera iritsiko. Gero Zamalbidetik barrena, Errenteriko industri aldetik zehar Errenderira jeitsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información