Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2024-01-26 08:00

TALDE GUZTIAK

ABELETXE - ZIORTZA - SAN ESTEBAN - USURBIL (T-17)  13,5 KM ▲▲

Eguna: 2024ko urtarrilaren 26an

Ordua: 08:00etan

Irteera: Anoetako topo geltokian, autobusa hartzeko.

Distantzia: 13,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Abeletxera autobusez iritsi ondoren, asfaltodun bidetik gora abiatuko gara seinale txuri eta horiei jarraituz. Aurrerago, ordea, pista bidetik jarraituko dugu goruntz eginez beti ere. Zarateko bentara dioen bidexka ezkerretara utziko dugu (Done Jakue bidea) eta  aurreraxeago, seinaleak kolorez aldatuko zaizkigu, hau da, lehen txuri eta horiei erreparatuz igo bagera ere, ondoren marka urdin eta laranjak jarraituz egingo dugu Usurbilgo herrirainoko bide osoa. Ziortza gaina, Puela eta Igartzazabal baserriak eta San Estebango ermitatik pasatu ostean. Zeharbide hau, Tolosaldeko paisaia ikusiz hasiko dugu, gero itsas aldekoaz gozatu eta azkenik, Donostia aldekoan bukatuko dugu ibilbidea.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información