Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2024-04-19 08:00

ZURIAK eta URDINAK

ORIO - AGORREGI - ITURRARAN - ORIO (K-08)  

10,9 KM ▲▲

Eguna: 2024ko apirilaren 19an

Ordua: 08:40an

Irteera: Easoko Euskotren geltokian

Distantzia: 10,9 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easoko geltokian hartuko dugu Oriora joateko trena. Olaskoegia auzotik igaroko gara eta Errota jatetxetik zehar, Agorregira jarraituko dugu Manterola baserritik pasatuz. Handik, seinale txuri-gorri eta berdeei jarraituz Pagoetako landare parkera. Iturraran ikusi eta etxearen atzekaldeko pista  bidetik beherantz bidegurutzera lehen eta Errota etxe ondotik berriro, Orioraino itzuliko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta GORRIAK

IGELDO - ARRATZAIN - USURBIL (D-11)  

10,9 KM ▲▲

Eguna: 2024ko apirilaren 19an

Ordua: 08:55ean

Irteera: Igeldoko autobusa (DBUS 16), Boulevard 19ko geltokian

Distantzia: 10,9 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Igeldora autobusez igoko gara. Leku-Ederren jeitsi eta Nicols hotel aldera egingo dugu. Gero errepidea gurutzatu eta Olasagasti baserri ondotik pasa eta bideari jarraituko diogu, berriro  kanpinetik Perusera doan errepidera arte. Nikolas jatetxera markatzen duen bidetik igaro eta Txalin bidea hartuko dugu ondoren. Handik, Igeldotik Oriora doan bidera heldu eta zakurtegira doanera pasako gara. Autopistako zubi gainetik doan bidetik iritsiko gara Arratzainera. Han erdiko bidea hartuta, Usurbila jeitsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información