2025-07-11 08:00
BERDEAK eta GORRIAK
ANOETA - MIRAMON - AÑORGA - IBAETA - BERIO - BENTA BERRI
(P-07) 11,2 KM ▲
Eguna: 2025eko uztailaren 11an
Ordua: 08:20an
Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan
Distantzia: 11,2 km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Anoetako topo geltokiaren aurrean elkartu eta Illunbetik zehar Miramonera helduko gara. Handik Aietera egin eta eguraldiak laguntzen badu, ezker aldeko bide batetik Añorgara jeitsiko gara. Bidegorritik itzuliko gara Lorea auzora eta jarraian Ibaetatik Beriyora igoko gara, ondoren Antigua auzora jeisteko. Bestela, Bera-Beratik zehar jeitsi eta Lugaritzetik Ibaeta aldera pasa ondoren, Beriyora igo eta ondoren Antigua auzoan amaituko dugu ibilaldia.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURIAK eta URDINAK
BILLABONA - ZIZURKIL - ABELETXE - ADUNA - ANDOAIN (T-01)
10,4 KM ▲▲
Eguna: 2025eko uztailaren 11an
Ordua: 08:25ean
Irteera: Norteko geltokian (Renfe)
Distantzia: 10,4 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Norteko geltokian elkartu eta Billabonara iritsiko gara. Handik, Zizurkilera igo lehenbizi eta ondoren Abeletxe aldera egingo dugu. Bertara gerturatu ondoren, buelta hartu eta goitik behera eginez, baserri baten parean, ezkerretara dagoen bidetik, beherantz jarraituko dugu. Izarraitz izeneko etxe inguruan, berriz ere ezkerreko bidetik segi eta errekatxoaren gaineko zubitxotik goraka Adunara igoko gara, jarraian Andoainera iristeko.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.