2025-09-05 08:00
ZURIAK eta URDINAK
DONOSTIA - LOIOLA - AMETZAGAINA - INTXAURRONDO - GROS
(P-31) 10 KM ▲
Eguna: 2025eko irailaren 5ean
Ordua: 08:20ean
Irteera: Anoetan, topo geltokiaren aurrean
Distantzia: 10 km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Anoetako geltoki aurrean elkartu eta gero, Loiola auzorantz abiatuko gara. Ondoren han, egin berri den zubi berria gurutzatu eta Ubara egingo dugu. Ametzagaina parkean joan etorrian ibili, dena zeharkatu eta Intxaurrondo auzora jeitsiko gara lehenbizi eta segidan Gros auzoan bukatuko dugu ibilaldia.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
BERDEAK eta GORRIAK
IBAETA - IGARAKO KANPINA - BENTAZIKIN - ARRATZAIN - IBAETA (P-33) 11 KM ▲▲
Eguna: 2025eko irailaren 5ean
Ordua: 08:20an
Irteera: Ibaetako Espiritu Santuaren elizaren aurrean
Distantzia: 11 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Ibaeta auzoko Espiritu Santuaren elizako sarrera nagusiaren aurrean elkartuko gara eta Igarako kanpinerako bideari ekingo diogu. Bertara heltzean, goruntza egiteko ezkerretara dagoen pista hartuko dugu Bentazikinera iristeko. Han, eskubiko bideari heldu, berari jarraitu eta autopista azpitik pasatu ondoren, Arratzaingo bidegurutzera ailegatuko gara. Ezkerretara egin, goitik behera segi, eta berriro autopista azpitik igaro eta Bentazikinera helduko gara. Eskubiko bideari jarraiki eta “Igeldoko igelaren” putzu aurretik pasatu ondoren Ibaetan amaituko dugu ibilaldia. Beste aukera, Bentazikinetik, Lukainkategi eta Aingeru Zaintzailetik zehar pasatuz Ibaetara jeistea litzateke.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehieneta