2025-12-12 08:00
ZURIAK eta URDINAK
BILLABONA - AMASA - KOMIZAR - LASTURMENDI - BILLABONA
(T-26) 12 KM ▲▲
Eguna: 2025eko abenduaren 12an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Norteko geltokia (Renfe)
Helmuga: Billabona
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Billabonara trenez iritsi ondoren, Amasara igotzeko laster bidea hartuko dugu. Handik, goraxeago ezkerretara dagoen bidetik aurrera egin eta laster tuneletik pasa, eta Komizar deritzon atseden parkean izango gara. Pista bidean gora egin, eta eskubirantz joango gara lehen eta harrizko aldapa bat igoko dugu. Ez da luzea baina bai malkartsua, pista bidea izango dugu bukaeran eta Lasturmendira helduko gara Oindolarretik gertu. Ondoren, beherantz abiatuko gara beste pista bide batetik. Bidegurutzera iristean, Mandabietara doan bidea utzi eta ezkerrekotik gorako bideari ekingo diogu. Hesiak eskubi aldean duen tarte batetik beheraka egin eta autopista gaineko zubi bat bistaratuko dugu, eta haruntza joango gara. Zubia pasa ondoren, bidegurutzean eskubikoa hautatuko dugu berriro Billabonara itzultzeko.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
BERDEAK eta GORRIAK
FICOBA - CAMINO ENDARLATSA - SAN MARCIAL - IRUN (B-21) 13 KM ▲▲Ordua: 08:05ean
Irteera: Euskotren geltokia, Easo plazan
Helmuga: Irun Ficoba
Distantzia: 13 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Irungo Ficobara topoz iristean, Berara joateko hartzen dugun bidegorri beretik hasiko dugu gure ibilbidea. Bertatik jarraituko dugu zati luze xamar batean ahalik eta gure ezkerretara Biriatuko eliz dorrearen parera iritsi arte. Han, baserri bat pasatu ostean eskubitara egin, goraxeago igo eta errepidea gurutzatuko dugu. Berehala, hormigoizko pista batetik aurrera egingo dugu, aurrena bide laua, eta gero igoera izango ditugu. Ibarzabal baserriaren ondotik gora egin eta bidegurutze baten, Saroiazpi jartzen duen bidea utzi eta guk eskubira doan bidetik jarraituko dugu. Laster, Patrixi jatetxera helduko gara bere pony eta ahuntzekin. Handik berehala iritsiko gara San Marzialgo zelaietara. Ermitara igo, eta bertatik dagoen ikusmiraz gozatu ondoren, berriro Irungo herrira jeitsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.