2026-09-04 08:00
ZURIAK eta BERDEAK
IRUN - AMA XANTALEN ERMITA - IRUGURUTZETA - OLA - FICOBA
(B-12) 10,4 KM ▲▲
Eguna: 2026ko irailaren 4an
Ordua: 08:20an
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Helmuga: Irun
Distantzia: 10,4 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Topoa hartuko dugu Irunera iristeko. Han, udaletxe alderantz joango gara lehenbizi eta Ama Xantalen ermitara ondoren. Jarraian, gorantzako bideari ekingo diogu Aiako Harrien ingurua aurrez aurre dugularik. Bidean ezker eta eskubi zigi-zaga ibili ondoren, Irugurutzeta mehategi zaharretako labeetara jeitsiko gara. Gero, Ola sagardotegitik igaro eta bidegorriari jarraituz, Irungo auzo batzuk zeharkatu eta azkenik Ficobara helduko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
GORRIAK eta URDINAK
HERRERA - MENDIOLA - ULIA - DONOSTIA (P-19) 11,5 KM ▲▲
Eguna: 2026ko irailaren 4an
Ordua: 08:30ean (8:37ko topoa)
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Helmuga: Herrera
Distantzia: 11,5 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Topoan joango gara Herreraraino. Herri Ametsa ikastolaruntz egingo dugu eta haren eskuinetik Mendiolara joango gara. Aldamenean utziz, bide zidorretatik Platako Faro aldera gerturatuko gara eta ibilbide zirkular baten ondoren berriro Herri Ametsara heldu arte. Jarraian, Ulia zeharkatu eta azkenik Grosera iritsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.