Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta BERDEAK ---- GORRIAK eta URDINAK

2026-10-23 08:00

ZURIAK eta BERDEAK

USURBIL - AGINAGA - ARMIARMATEGI - IGARTZAZABAL - USURBIL (D-27) 11 KM ▲▲

Eguna: 2026ko urriaren 23an

Ordua: 08:10ean

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Helmuga: Usurbil

Distantzia: 11 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez helduko gara Usurbila eta Santuene auzora abiatuko gara. Handik eskubitara doan bidetik segi eta Txokoalde auzora egingo dugu. Bertan, lehengo tren geltoki zaharra eta Ilunbe landetxea igaro eta gero, mendiko pista hartuko dugu. Bertatik gora jarraituko dugu eta bidegurutze batean ezkerretako bidean errota harri batean “Presa txoko bidea” jartzen

duenaren bidetik jarraituko dugu gora eta gora, “Armiarmategi” jartzen duen beste errotarri batera heltzen garen arte. Ezkerretara doan pistatik jarraituko dugu Andatzako basoa zeharkatuz. Eskubitara doazen pistak alde batera utzi, bizpahiru errekatxo pasa eta Igartzazabal baserrira iritsiko gara. Handik, goitik behera eginez San Esteban auzora lehenik eta, ondoren eta azkenik, Usurbilera jeitsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK eta URDINAK

LEGORRETA - IBIUR - BALIARRAIN - IKAZTEGIETA (T-03) 12,6 KM ▲

Eguna: 2026ko urriaren 23an

Ordua: 07;45 Autobus geltokia (Renfe autobusa)

Hernanin transferentzia

Helmuga: Legorreta

Distantzia: 12,6 km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Irun eta Hernani arteko trenbideko obrak direla eta, Hernanira joango gara BU11 autobusean eta han Legorretarako trena hartuko dugu. Han, bidegorritik, Baliarrainera esaten duen bidegurutzera iritsiko gara. Igotzen hasi, urtegira heldu eta ezker aldera egingo dugu Ibiur urtegiari bira emateko. Ondoren, berriro errepidera iristean, Baliarrain herrira igoko gara. Ondoren, Ikaztegietara errepidez lehen eta bidegorritik gero ibiliz joango gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información