Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta GORRIAK ---- URDINAK eta BERDEAK

2024-03-15 08:00

BERDEAK eta URDINAK

ANDOAIN - LEIZARAN - KANALAK - MANDABIETA - BILLABONA (T-15) 16 KM ▲▲▲

ZURIAK eta GORRIAK

Eguna: 2024ko martxoaren 15an

Ordua: 08:05ean

Irteera: Norteko tren geltokian (Renfe)

Distantzia: 16 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Andoainera  trenez iritsi ondoren, Leizarango Plazaola bidera zuzenduko gara. Bertatik aurrera egin eta Kanaletara seinalera (eskubitara) heltzean, bide horretatik jarraitu eta Leizaran ibaiaren gaineko zubi batetik igaro ondoren, pista bidetik goruntz abiatuko gara. Lehenbiziko kanala eskubitara utzi eta igotzen segiko dugu (marka txuri eta horiak jarraituz) bigarren kanalera eta Praixkuren bordara iritsi arte. Bertan Mandabietara adierazten duen bideari jarraiki, bost bat kilometro egingo ditugu beti ere kanalaren ondotik ibiliz. Ondoren, goitik behera segi eta Mandabietako bidegurutzera helduko gara. Han, Billabona dioen gezia kontuan hartu eta berari segika A15-aren gaineko zubitik igaro, bizpahiru baserri atzean utzi eta Fleming Herri Eskolaren ondotik zehar, iritsiko gara azkenik Billabonako erdigunera.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURIAK eta GORRIAK

DONOSTIA - MUNTO - MIRAMON PARKEA - AIETE (D-20) 12 KM ▲

Eguna: 2024ko martxoaren 15an

Ordua: 08:50ean

Irteera: Easo plazan, geltokiaren aurrean

Distantzia: 12 km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Easo plazan elkartuko gara. Eskailera mekanikoetatik abiatuz eta San Roke auzotik gora eginez eta Muntotik jarraituz Aiteko parkera helduko gara aurrena. Handik, Aleman ikastetxea pasa eta Miramongo parkeko ibilbideari ekingo diogu. Anfitetrora iristean, urmaelera jeitsiko gara, zubitxotik igaro eta aurrera egingo dugu eskailerak dauden tokira arte. Eskubirantz doan xendabidetik igo eta bide asfaltatura helduko gara. Aurreraxeago “bide berria” dioenetik jarraitu eta zubi berritik aurrera eginez Illunbetik datorren bidean aurkituko gara. Zertxobait aurrerago, berriro behetik gora egin eta “Ikusi” ondotik igaro ondoren, Mando erreka dioen bidexkatik jarraitu eta hotel berrira aterako gara. Ondoren, “ botaniko sarrera”-tik Arbideko dorreetara. Jarraian, industrialdeari bira eman, eta parke teknologikoaren bukaeratik pista bidean sartu eta bertatik jarraituko dugu. Gero, ezkerrera egin eta Culinary aldera igo ondoren, urbanizazio berrietara helduko gara. Segidan, Katxola baserria ikusi ondoren, topalekura itzuliko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información