Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta GORRIAK ---- URDINAK eta BERDEAK

2025-06-06 08:00

ZURIAK eta GORRIAK

ZESTOA - AIZARNA - SANTA ENGRAZI - AKUA - ZESTOA (U-14)  

13 KM ▲▲▲

Eguna: 2025eko ekainaren 6an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Autobus geltokian, UK 01 autobusa

Distantzia: 13 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Zestoara autobusez joango gara. Han, errepidea gurutzatuko dugu eta beti ere, marra hori eta txuriei jarraituz, Akoa bidera eramango gaituen aldapari ekingo diogu. San Juan ermitaren parean, ezkerretik, galtzada zaharra hartuko dugu Aizarnaraino. Gutxi gora behera kilometro batera asfaltoa eskuinera utziko dugu eta berehala basoan sartuko gara bidezidor estu batetik Santa Engraziara iristeko. Ondoren, handik jeitsiko gara. Jarraian, Lorbideko bidea hartuko dugu eta Akoa bailaratik barrena, Zestoara iritsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta URDINAK

IBAETA - ANGEL DE LA GUARDA - BELARTZA - AÑORGA - DONOSTIA (D-08) 9,5 KM ▲

Eguna: 2025eko ekainaren 6an

Ordua: 08:50ean

Irteera: Espiritu Santuaren eliza (Ibaeta)

Distantzia: 9,5 km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Ibaetako Espiritu Santu Parrokiko ate nagusiaren aurrean elkartu, Aingeru Zaintzailearen ermitara igo eta Lukainkategira jarraituko dugu. Gero Izagirre baserri ondotik Belartzara jeitsi eta ondoren, Errekalden,  Donostirainoko bidegorria hartuko dugu.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información