2025-07-18 08:00
ZURIAK eta GORRIAK
OKENDO - POLLOE - GARBERA - MENDITXO - ANTONDEGI - LOIOLA (D-33) 13 KM ▲▲
Eguna: 2025eko uztailaren 18an
Ordua: 08:20an
Irteera: Okendo Kultur Etxean
Distantzia: 13 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Okendoko Kultur Etxe aurrean elkartu eta Jai Alaira joango gara. Egiara doan aldapa igotzen hasi eta laster ezkerretara egin ondoren, harmailetatik igoko gara eta berehala Polloeko hilerrian aurkituko gara. Sartu, zeharkatu eta beste aldeko atetik atera eta gero, Intxaurrondoko errotondatik Garberara joango gara. Bideari aurrera jarraituko diogu eta Menditxo jatetxera doan bidetik jeisten hasiko gara. Goitik behera segiko dugu eta bidegurutzera heltzean Astigarragara doan bidea utzi eta eskubikotik aurrera egingo dugu baserri batera iritsi arte. Han, berriro ere eskubiko pistatik aurrena eta ezkerrekotik gero, Sagar Lore landetxera ailegatuko gara. Eskubialdetik segi eta aldapa piko bat igo eta gero, Parada baserria ikusiko dugu. Bere ondotik pasa lehen eta jarraian Antondegi baserrira helduko gara. Handik, Martuteneko poligonora jeitsi eta Urumea ibaiaren ondotik eta Loiola auzotik zehar jarraituz Donostian bukatuko dugu gure ibilbidea.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
URDINAK eta BERDEAK
ARROA ERREKA - ELORRIAGA AUZOA - ZUMAIA (U-12)
11 KM ▲▲
Eguna: 2025eko uztailaren 18an
Ordua: 08:25ean
Irteera: Autobus geltokian, UK01 autobusa
Distantzia: 11 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusez helduko gara Arroa Errekara. Auzo horretako lautadatxoan barrena abiatuko gara. Bizpahiru baserriren ondotik pasa eta bidegutze baten eskubitara Olaberri bidea dioen seinaleari jarraiki behetik gorako bidea igotzeari ekingo diogu. Horrela jarraitu, gorago dagoen Mardari Zaharra deitzen den baserriaren ondotik igaro eta aurreraxeagoko bidegurutzean, Santio bideko seinaleak eskerretara utzi eta eskubikoari helduko diogu. Berehala, Itziarrera doan bidean aurkituko gara. Han, aurrez aurre dugu Elorriaga auzorako bide aldapatsua. Bertatik, laister iritsiko gara auzo horretara. Atseden lekutik itsas aldeko bidezidorra hartuko dugu eta paisaiaz gozatuz joango gara goitik datorren bidearekin bat egin arte. Gero, mahastien ondoan eskubirantz egiten duen bidetik jeitsiko gara eta Endaineta Berri landetxea eta beste baserri eder batzuetatik zehar eta beti ere behera jarraituz helduko gara Zumaiako Gautxori auzora.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.