2026-01-09 08:00
ZURIAK eta GORRIAK
ORDIZIA - LAZKAOMENDI - ATAUN - LAZKAO - BEASAIN (G-02)
14,3 KM ▲▲
Eguna: 2026ko urtarrilaren 9an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Norteko geltokian (Renfe)
Helmuga: Ordizia
Distantzia: 14,3 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Norteko geltokian elkartuko gara. Ordizira iritsi eta Oiangura doan bidea hartuko dugu Goierriko instituaren ondoko bidetik. Aldapatxoak igoz Lazkaomenditik pasa, Abalin baserri ondotik igaro eta Amundarain adierazten duen pista bidetik Ataun San Martinera helduko gara. Han, eliza atzetik doan bidea hartu eta Agauntza ibaiari jarraituaz iritsiko gara Lazkaora. Gero bidegorrian zehar Beasainerako bidea egingo dugu.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
BERDEAK eta URDINAK
DONOSTIATIK EZOHIKO IBILBIDEA (3) (D-36) 12 KM ▲▲
Eguna: 2026ko urtarrilaren 9an
Ordua: 08:50ean
Irteera: Antiguako eliza, Matia kalean
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Antiguako Matia kaleko Parrokiaren aurrean elkartu ondoren, Palazio kaletik abiatu eta berehala ezkerretara dagoen etxe arteko aldapatik igoko gara eta jarraian Heriz kaletik Seminarioko parkera egingo dugu. Hau goitik behera zeharkatu ondoren Matia aldera doan bidegorria hartuko dugu, baina Gurutze auzoaren behekaldean eskubitara dagoen xendatik Lorea auzora jeitsiko gara. Matiako Errezola etxearen ondotik igaro, Lugaritzeko geltoki aurretik pasa eta eskubitara doan bidegorrian aurrera egingo dugu harmaila batzuek aurkitu arte. Haietatik gora igo eta laster tranpaldo bat ikusiko dugu eta haren ondoan bidexka eta maila batzuek. Gora egin eta Pagola auzora doan errepidea baino lehenxeago xenda estu batetik joango gara, eta errepidera BM dendaren parean azalduko. Errepidea gurutzatu eta Miramongo parkea zeharkatuko dugu Ilunbera iritsi arte. Gero, ospitaletara doan errepidea zebrabidetik gurutzatu eta Zorroagara helduko gara. Handik goitik behera eginez, hipika ondotik igaro eta Loiola auzoan emango diogu bukaera gure ibilaldiari.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.