Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta GORRIAK ---- URDINAK eta BERDEAK

2026-02-27 08:00

ZURIAK eta GORRIAK

SANTUTXO - SANTA AGEDA - SANTA MARINA - SANTUTXO (T-16) 12,5 KM ▲▲

Eguna: 2026ko otsailaren 27an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Helmuga: Tolosa 2.

Distantzia: 12,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara lehenbizi Tolosara eta ondoren, Santutxora eramango gaituen autobusa hartuko dugu. Haruntza iritsi eta ibiltzen hasi eta berehala dagoen bidegurutzean, Beizamara dioen eskubiko bidetik egingo dugu gorantza Santa  Ageda gainera arte. Han, ezkerretakopista bideari helduko diogu eta bertatik aurrera egingo Santa Marina adierazten duen seinalera heldu arte. Ondoren, mendi bidetik jeitsiko gara Santa Marina deitzen den auzo politteraino. Jarraian, asfaltodun errepidetik itzuliko gara berriro ere Santutxora.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

URDINAK eta BERDEAK

ITZIAR - SANTA KATALINA - DEBA - MUTRIKU (DB-03) 10,5 KM ▲▲

Eguna: 2026ko otsailaren 27an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Autobus geltokian, DB03 autobusa

Helmuga: Itziar

Distantzia: 10,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Autobusez iritsi Itziarrera, eta elizarantz igoko dugu. Bertan Donejakue bideari helduko diogu eta bertatik segiko. Donibane landetxea pasa eta gero, gezi horiei segika San Rokerako zuzeneko bidea utzi eta pareta baten atzean erdi ezkutuan dagoen bidexka hartuko dugu. Zelaia zeharkatu eta pista bide batek baserrietara eramango gaitu. Handik,  igoko dugu Santa Katalinako ermitara eta behatokira. Ondoren, berriro baserrietara jeitsi eta berehala ikusiko dugu Debara dioen seinalea. Bide horretatik lehenbizi San Rokera iritsiko gara eta beheraka eginez Debako erdigunera helduko gara. Tren geltokitik barrena, ibai gaineko behin behineko zubitik pasatuko gara bestaldera. Kalbaixora doan bidea ezkerretara utzi eta aurreraxeago hartuko dugu Debatik Mutrikuraino egin berri duten bidegorri ederra. Mutrikuko erdigunean bukatuko dugu ibilbidea.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información