Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta GORRIAK ---- URDINAK eta BERDEAK

2026-04-24 08:00

ZURIAK eta GORRIAK

BEASAIN - GUDUGARRETA - ARRIARAN - SALBATORE - BEASAIN

(G-16)  14,5 KM ▲▲

Eguna: 2026ko apirilaren 24an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Helmuga: Beasain

Distantzia: 14,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara Beasaina. Tren geltokitik goraka egin eta atzeragoko Oriamendi kalera heldu eta ezkerretara hartuko dugu. Laster, Tolare hotela, Igartza jauregia eta ondoren futbol zelai ingurutik pasako gara. Gero, errepidean gora egin eta berehala, Loinazko Amaren ermitan aurkituko gara. Pixkat aurrerago berriz Gudugarreta deritzan etxe multzotxo bat ikusiko dugu. Bidezidorretatik jarraitu, eta industrialdea ezkerretara utzi eta abiadura handiko trenaren bidea goikaldean eta eskubitara dugula segiko dugu, berriro asfaltozko bidera arte. Hor bi bide aurkituko ditugu, bata asfaltozkoa eskubitara eta bestea mendiko pista dena. Gu pistazkotik joango gara, eta lehenbizi, Arriaran auzoa ikusiko dugu eta geroago, izen bereko eta Nestor Basterretxearen eskultura ikusgarria duen urtegiarekin aurrez aurre egingo dugu topo. Bertara iristean, eskubirantz egin eta aurrena asfaltoan gora egingo dugu eta ondoren ezkerretara dagoen mendi bidetik, urtegiari itzulia emango diogu. Gero, joaneko bide beretik bueltatuko gara ahalik eta bidegurutzera heldu arte. Handik, industrialde guztia zeharkatu eta Salbatore auzora heldu ondoren, bidegorritik zehar Igartzako Monumentu Multzoa bertatik ikusiz Beasain herriaren erdigunera helduko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta URDINAK

ORIO - CAMPING ZARAUTZ - SAN PELAIO - CAMPING ZARAUTZ - ORIO (K-21) 12 KM ▲▲

Eguna: 2026ko apirilaren 24an

Ordua: 08:10ean

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Helmuga: Orio

Distantzia: 12 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Oriora trenez heldu ondoren, Txurrukako hondartzara pista bidetik joango gara. Jarraian, gorako bidea hartu eta Ibaietako San Martinen ermita ikusi ondoren, kanpinetik zehar harmailetatik, Zarautza jeitsiko gara.Gero, errepidetik berriro gorantz abiatuko gara. Agerre Goikoa landetxearen ondoko bidetik desbideratu eta bidezidor batetik jarraituz berriro gorago errepidearekin bat egingo dugu. Kanpinetik, joaneko bide beretik, goitik behera eginez berriro Txurrukako hondartzara eta han itsas ondoko bidetik zehar Oriora helduko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información