2026-02-06 08:00
ZURIAK eta URDINAK
URNIETA - BESABI - LEITZARAN - ANDOAIN (T-20) 11 KM ▲▲
Eguna: 2026ko otsailaren 6an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Norteko geltokian (Renfe)
Helmuga: Urnieta
Distantzia: 11 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez Urnietara iritsi ondoren, rotonda edo biribilgune baten eta Zelai tabernaren ondotik abiatuko gara gorantz, Xoxokara lehenbizi eta Besabira gero. Han, ezkerretara utziko ditugu bai Onddirako bidea eta baita Adarrara doana ere. Eskubiko pistatik joan, aurreraxeago ateberde bat pasa, eta sagardotegi baten eta Garagorri baserriaren ondotik igaroko gara. Bidegurutzean, ezkerretako bideari helduko diogu Asu baserrira iristeko. Bideari jarraituz ailegatuko gara Auzokalteko zubiaren ondora eta Plazaolako bide berdetik zehar Andoain herrira iritsiz bukatuko dugu ibilaldia.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
GORRIAK eta BERDEAK
MEAGAS - INDAMENDI - ELKANO - ZARAUTZ (K-23) 13 KM ▲▲▲
Eguna: 2026ko otsailaren 6an
Ordua: 08:10ean
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Helmuga: Zarautz, San Pelaio
Distantzia: 13 km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Lehenbizi Eason trena hartu eta Zarautza joango gara. Ondoren, UKO-03 autobusean
Meagasera. Hemen hasiko da gure ibilaldia. Elkano seinaleak dioen bezela, ezkerrera doan bidetik abiatuko gara eta kilometro eta zerbait egin ostean, bidegurutzean gorantz egiten duen
eskubiko bidetik Santa Cruz ermitara helduko. Bertatik jarraitu, seinale txuri eta horiei segika eta zuhaitz landareen negutegi batzuen ondotik igaro ondoren, aldapa piko bat igoko dugu eta
Indamendiren ttonttorrera iritsiko gara. Gero ezkerraldean dagoen pasabidetik jarraituko dugu eta goitik behera egin, bizpahiru langatxo gainditu eta Urdanetatik datorren bidearekin bat egingo dugu. Bertatik aurrera egin eta Elkano auzoan aurkituko gara. Hango elizatxoaren
ondo-ondoan ikusiko dugun bidetik jeitsiz, Abendainoko industrialdera lehenbizi eta ondoren Zarautza helduko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.