Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta URDINAK ---- GORRIAK eta BERDEAK

2024-02-23 08:00

ZURIAK eta URDINAK

ZESTOA - AIZARNA - SANTA ENGRAZI - AKOA - ZESTOA (U-02) 

12,4 KM ▲▲▲

Eguna: 2024ko otsailaren 23an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Autobus geltokian (UK01)

Distantzia: 12,4 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Zestoara autobusez joango gara. Han, bidea gurutzatuko dugu eta, beti ere, marra hori eta zuriei jarraituz, Akoa bidera eramango gaituen aldapari ekingo diogu. San Juan ermitaren parean, ezkerretik, galtzada zaharra hartuko dugu Aizarnaraino. Gutxi gorabehera kilometro batera, asfaltoa eskuinetara utziko dugu eta berehala basoan sartuko gara bidezidor estu batetik, Santa Engraziara iristeko. Ondoren, handik  jaitsiko gara. Jarraian, Lorbideko bidea hartuko dugu eta Akoa bailaratik barrena, Zestoara iritsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta GORRIAK

ARRAGUA - ARKALEKO HARKAITZAK - GURUTZE - OIARTZUN

(B-16)  12,5 KM ▲▲▲

Eguna: 2024ko otsailaren 23an

Ordua: 08:20an

Irteera: Easoko topo geltokian

Distantzia: 12,5 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Oiartzungo Arraguara topoz iritsi eta gero, Arragua goikora egingo dugu aurrena eta ondoren eskubitarantz egin, zubi azpitik pasa, eta goruntz beti ere, zalditegi bat eta ehiza eskola eskubitara utzi ondoren, Arkaleko errepidera helduko gara. Bertatik hirurehun bat metro egin eta gero, alde banatan dauden baserrietara helduko gara. Han, ezkerrekoaren azpikaldeko bidetik jarraituko dugu. Mendiko pistatik aurrera egin eta ondoren bidezidor batetik goruntz  joango gara ahalik eta Arkaleatze deritzon baserrira iristen garen arte. Bertan, eskubirantz aldapa piko bat igoko dugu eta Beloagako gazteluaren arrastoak dauten tontorrean aurkituko gara. Ondoren, beheraka bidezidorretik lehen, eta hormigoizko bidetik gero, Gurutze auzora helduko gara. Gurutze Berri jatetxearen ondoko bidetik zehar, laster batean eskubitara dagoen bidea hartu eta bertatik segituz, errepidera iritsiko gara. Bertatik beheraka egin eta berehala bidea zeharkatu ondoren, mahastiak ezkerretara utzi eta txakolindegiak eskubitara ditugularik jarraituko dugu eta horrela, Oiartzun herriko erdigunera lehenbizi eta azkenik Arraguara itzuliko gara berriro.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información