Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta URDINAK ---- GORRIAK eta BERDEAK

2026-05-29 08:00

ZURIAK eta URDINAK

GARBERA - SANTIAGOMENDI - ASTIGARRAGA (D-02) 11,1 KM ▲▲

Eguna: 2026ko maiatzaren 29an

Ordua: 9:00etan

Irteera: Garberan, autobus geltokian

Helmuga: Andoain

Distantzia: 11,1 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Garberako bus geltokian egingo dugu topo eta, Lau Haizetatik zehar, Txoritokietako lepotik Perurenara helduko gara lehenbizi eta handik, Done Jakue bideko seinaleak jarraituz Santiagomendiraino igoko. Bertako ermitatik pasa ondoren, Astigarragara jeitsiko gara.  Hemen bukatu eta bakoitzak hartuko dugu itzulerako nahi duen bidea.

 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta GORRIAK

BUENAVISTA (IGELDO) - LAPABIDE - AGITTI - IGELDO - ERREGENEA - ANTIGUO (D-37) 12,5 KM ▲▲

Eguna: 2026ko maiatzaren 29an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Dbus 16, Bulebarrean

Helmuga: Buenavista (Igeldo)

Distantzia: 12,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Lineako autobusez Buenavistara iritsi ondoren, Santio bidea hartuko dugu aurrena. Gero bidegurutze baten Lapabikoa hartu eta Perusera helduko gara. Han ezkerretan dagoen bidea hartuko dugu Agitti eta Agitti Berri baserrien ondotik igaro eta goitik behera eginez Agitti deritzon itsas bazterrera iritsiko gara. Bertan egonalditxo bat egin eta gorantzako bidea gezi hori batek dioen bidetik egingo dugu. Perusera heldu eta gorantza jarraituko dugu Arritxulo dioen bidera arte. Bertatik jarraituko dugu eta bidegurutzera iristean, gorantza egin berriz ere eta Igeldo auzoko erdigunera iritsiko gara. Erregeneatik Antiguora jaitsiko gara.

 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información