Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta URDINAK ---- GORRIAK eta BERDEAK

2026-07-17 08:00

ZURIAK eta URDINAK

ZESTOA - IRAETA - IBAÑARRIETA - SAN LORENTZO ERMITA - ZUMAIA (U-08) 10,1 KM ▲▲

Eguna: 2026ko uztailaren 17an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Autobus geltokian, UK 01 autobusa

Helmuga: Zestoa

Distantzia: 10,1 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Autobusez iritsiko gara Zestoara. Urola trenaren bidegorrira egingo dugu eta bertatik joko dugu Iraetara. Gero, auzoaren erdiko bidetik ekin, bidegurutzean eskubiko bideari heldu eta gorantz hasiko gara. Lehenbiziko aldapa pikoa igo eta bidegurutzean eskubiko bidetik (Menditxiki) ipintzen duenetik jarraituko dugu. Artea etxaldetik pasa ondoren Ibañarrietara iritsiko gara. Handik, ermitaren atzekaldean dagoen xendatik, seinale txuri eta horiei jarraituz “bloke fabrikara” jeitsiko gara eta segidan San Lorentzo ermitara igoko. Ondoren, seinaleei erreparatuz, Beduara bideko errotondara helduko gara, Zumaiara doan bidea hartu eta bertara ailegatuko gara beti ere marka txuri eta horiei jarraituz.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburegingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta GORRIAK

EZ OHIKO IBILBIDEA DONOSTIATIK (1) (D-23) 14,5 KM ▲▲

Eguna: 2026ko uztailaren 17an
F
Ordua: 08:20an

Irteera: Antiguako San Sebastian parrokian

Distantzia: 14,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Antiguoko Matia kalean dagoen elizaren aurrean elkartu ondoren, Haizearen Orrazira egingo dugu aurrena. Bertatik itzulia egin eta Lourdes Txikiko leizera joango gara. Handik beherakoan, La Sirena aterpetxetik eta Zubimuxu parketik pasa eta Olarainera (colegio mayor) joango gara. Handik, Pakea zentro aldera igo lehenik, eta berriro beherantz egingo dugu egun Euskaltzaindiko egoitza den baserrira. Jarraian, Unibertsitateko kanpusean itzuli bat egin eta Musikenetik Benta Berrira eta gero, Heriz pasealekurantz egingo dugu. Kale honetatik zertxobait goruntz igo eta Gantxegi kalea zeharkatu ondoren, berriro ere goruntz egin eta Aieteko Osasun zentro berrira helduko gara. Eskubitara egin eta Paseo Lazkanotik barrena jeitsi eta bialetik Amara Plaza hotelera iritsiko gara. Handik Loiola auzora egingo dugu eta bertan bukatuko ibilaldia.

 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información