2025-03-07 08:00
GORRIAK eta URDINAK
OIARTZUN - LISTORRETA - SANTIAGOMENDI - ASTIGARRAGA
(B-09) 12,5 KM ▲▲
Eguna: 2025eko otsailaren 07an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Gipuzkoako plazan, E02 autobuseko geltokian
Distantzia: 12,5 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusez joango gara Oiartzuna. Bertan, herria zeharkatu eta hasiera emango diogu barneko Donejakue Bideari. Beti ere Bideko seinaleei jarraituz, Listorretara heltzean asfaltozko bidetik joan eta Mugaritz aldera egingo dugu eta han dagoen pista bidetik igoko gara Santiagomendira. Gero, goitik behera segi eta Astigarragan bukatuko dugu gure ibilbidea.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURIAK eta BERDEAK
ORIO - ITXASPE - ZARAUTZ (K-07) 13,4 KM ▲▲
Eguna: 2025eko otsailaren 07an
Ordua: 08:40ean
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Distantzia: 13,4 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Amaran Easoko geltokian bilduko gara eta Oriora heltzean, herritik San Martin auzorako bidea hartuko dugu. Gero autopista ondoko errotondara eta handik Itxaspera dioen bidetik goiko behatokira. Ondoren, Itsaspe baserri ondoan ezkerretara, pista bidetik, itsasoa ikusiz Orioko hondartzara jeitsi eta berriro herria zeharkatuz, Txurruka hondartzara joango gara. Jarraian, txakolin mahastietatik pasatuz Zarautzko kanpinera. Eta ondoren, Zarautzko San Pelaio auzora mailaditik edo eta errepidez egin daiteke.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.