2025-10-24 08:00
ZURIAK eta URDINAK
BILLABONA - BASAGAIN - ANOETA - OSINTZULO - ISASTI - ANOETA - BILLABONA (T-25) 12 KM ▲▲
Eguna: 2025eko urriaren 24an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Norteko geltokian (Renfe)
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez Billabonara iritsi ondoren, eskubirantz doan bidea hartuko dugu Legarreta auzora heldu arte. Han, eskubiari heldu eta hasitegi batzuk utzi eta Akulabi deritzon etxea eta goraxeago Legarretaberri baserriaren ondotik igaroko gara mendiko pista hartu arte. Berriro ere eskubiko bidetik, behetik gorako bide luze xamar eta aldapatsuan gora egingo dugu, mendiaren gainekaldera arte. Bertan, indusketa batzuekin topo egingo dugu eta inguru guztian dauden argibideak irakurrita jakingo dugu Burni aroko herrixka bat dagoela. Goitik behera ibiltzen hasiko gara ondoren, aldapa piko bat jeitsiz, hilerriaren ondotik pasa eta Anoetan aurkituko gara. Errepidea gurutzatu eta herria zapaltzeke bi etxeren tartean dagoen pasabide batetik aurrera egingo dugu. Bidezidor estu batetik jarraituz alde batera horma eta bestera Alkiza errekaren tartetik ibiliz iritsiko gara Osintzulo putzura. Zertxobait atzera egin eta eskubian dagoen xendatik igoko dugu Isasti ttonttorrera, Uzturre mendia aurrez aurre ikusiko dugularik. Berriro behera egin eta oraingoan Anoeta herria zeharkatu eta trenbidea eta Oria ibaiaren tartetik doan bidegorritk jarraituz, Billabonan bukatuko dugu gure ibilbidea.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
BERDEAK eta GORRIAK
AIA - PAGOETA - LAURGAIN (K-20) 12 KM ▲▲
Eguna: 2025eko urriaren 24an
Ordua: 08:10ean
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲▲
OHARRA: Ez da pintxorik izango, norberak eraman behar du hamaiketakoa.
AZALPENA
Donostiatik Zarautza trenez joan ondoren, autobusa hartuko dugu Aiara iristeko. Bertan, Pagoetara dioen lekutik abiatuko gara. Seinale txuri eta horiei jarraituko diogu, beti ere behetik gorako bide malkartsuan lehenbizi, eta pista zabaletik segidan. Etengabe gora eginez helduko gara azkenik Pagoetako tontorrera. Hango landa eta zabalune ederrean joan etorri bat egin eta gero, goitik beherako bideari joaneko bide beretik ekingo diogu aurreneko langara ailegatzen garen arte. Bertan, ezkerrerantz doan pista hartuko dugu eta basoan zehar jarraituko, bidegurutze batera iritsi arte. Ondoren, eskubiko pistatik segi eta asfaltodun bidera helduko gara. Horrela, goitik behera eginez, azkenik Laurgain deitzen den auzo txikian amaituko dugu txangoa.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.