2022-10-07 08:00
BERDE eta URDINAK
DONOSTIA-LOIOLA-AMETZAGAINA- INTXAURRONDO-GROS (P-31) 10,- km ▲
Eguna: 2022eko urriak 07ean
Ordua: 08:20ean
Irteera: Anoetako Topo geltokiren aurrean.
Distantzia: 10,- km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Anoetako geltoki aurrean elkartu eta gero, Loiola auzorantz abiatuko gara. Ondoren han, egin berri den zubi berria gurutzatu eta Ubara egingo dugu. Ametzagaina parkean joan etorrian ibili, dena zeharkatu eta Intxaurrondo auzora jeitsiko gara lehenbizi eta segidan Gros auzoan bukatuko dugu ibilaldia. ( Garberatik Altzara ere egin daiteke eta gero Herrerara. Jarraian bidegorritik Grosera egiteko).
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURI eta GORRIAK
ORIO-TXURRUCA-MOLLARI-ZARAUTZ (P-03) 8,4 km ▲
Eguna: 2022eko urriak 07ean
Ordua: 08:10etan
Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.
Distantzia: 8,4 km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Amarako Easo geltokian trena hartu eta Oriora joango gara. Han Txurruka hondartzarako bidea hartu eta bertatik mahastiak zeharkatuz Zarautzko kanpinera igoko dugu. Ibaietako ermitara joan etorri bat egin eta gero, Mollarrira jeitsiko gara eta ingurua ikusi ondoren, lehenbizi gorantz egin eta jarraian goitik beherako mailadia jeitsiko dugu. Zarautzko hondartza zeharkatuz iritsiko gara herrira.
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.