Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta GORRIAK ---- URDINAK eta BERDEAK

2025-09-19 08:00

OHARRA!!!

2026ko mendi ibilaldietan/senderismon, parte hartu nahi duzuen GUZTIOK, matrikula egin beharko duzue orain irailean. Matrikulazio zerrendak jaso ondoren, informazio gehiago bidaliko zaizue.

 

ZURIAK eta GORRIAK

EASO - AIETE - MIRAMON (ERRAMUNENE) - AIETE - EASO (D-22) 

12 KM ▲▲

Eguna: 2025eko irailaren 19an

Ordua: 08:20ean

Irteera: Easo plazako topo geltokiaren aurrean

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easo plazan elkartu ondoren, Morlans auzotik zehar Aieteko parkera igoko gara. Zeharkatu eta jarraian ikastetxe alemanaren aurretik pasa eta Miramon Parkeko sarreran, Erramunenedioen bidexkatik aurrera egingo dugu. Beheraka egin, zubitxo bat gurutzatu eta berriro gora igoko gara. Pista bidetik jarraituz, gora eta behera batzuen ondoren, (deposito edo biltegiz beteta dago) elektrizitate dorre baten paretik goraka egin eta bide asfaltatura helduko gara. Ikusi lantegia eta EITB pasa ondoren, altzairuzko zubia igaro eta Culinarytik pasatuko gara. Beheraxeago eskubitara doan bidetik segi eta urmaelera iritsi ondoren, goraka egin, anfiteatro aurretik igaro eta Miramongo parkera sartu garen lekura aterako gara. Ondoren, berriro Aieteko parketik jeitsiko gara Easo plazara.


GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta URDINAK

ITZIAR - ENDOIA - ZESTOA (K-11) 12 KM ▲▲

Eguna: 2025eko irailaren 19an

Ordua: 07:50an

Irteera: Autobus geltokian, DB03 autobusa

Distantzia: 12 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Autobusa hartu eta Itziarrera helduko gara. Han, lantegiak dauden auzotik igaro eta aurrera egingo dugu. Bidegurutzean, ezkerretara Endoiara dioen bidea hartu eta bertara iritsiko gara. Ondoren asfaltodun bidetik beti ere, goitik behera eta bukaera aldera Lili jauregi ondotik zehar, Zestoara jeitsiko gara eta bertan bukatuko dugu ibilbidea.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información