Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta GORRIAK ---- URDINAK eta BERDEAK

2025-11-07 08:00

ZURIAK eta GORRIAK

DEBA - KALBAIXO - OLATZ - MUTRIKU (K-18) 12,5 KM ▲▲

Eguna: 2025eko azaroaren 7an

Ordua: 07:40an

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Distantzia: 12,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez helduko gara Debara. Mutriku aldera doan errepidea hartu, zubia gurutzatu eta Donejakue bideko seinaleei jarraituz egingo dugu Kalbaixorainoko mendi bidea lehenbizi, eta Olatz auzorainokoa ondoren. Itzuleran, Mutrikura jeisteko bidea errepidez egingo dugu. 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta ZURIAK.

TOLOSA - ALEGIA - ALTZO - TOLOSA (T-02) 13,7 KM ▲

Eguna: 2025eko azaroaren 7an

Ordua: 07:50an

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Distantzia: 13,7 km

Zailtasuna: ▲

Bazkaria: 13:30ean

AZALPENA

Norteko geltokian elkartu eta Tolosarako trena hartuko dugu. Han, Tolosa eta Alegi elkartzen dituen bidegorritik Alegiako bidegurutzeraino helduko gara. Hemen, ezkerrera segi eta seinaleei kaso eginez, Altzo beheko eliza ondotik igaro,  aurreraxeago eskubitar desbideratu

eta Altzoko erraldoiaren baserri ondotik zehar helduko gara herrira. Gero, errepidez bistan dagoen konbentu ondoko bidetik jeitsiko gara berriro Alegiako bidegurutzera eta jarraian, bidegorritik berriz ere Tolosara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.



Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información