2026-06-19 08:00
ZURIAK eta GORRIAK
HONDARRIBIA (KAIA) - ERROTA - HONDARRIBIA (B-03) 13 KM ▲▲
Eguna: 2026ko ekainaren 19an
Ordua: 07:45ean
Irteera: Gipuzkoa plazan, E20 autobusa
Helmuga: Hondarribia
Distantzia: 13 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Gipuzkoako plazan hartuko dugu Hondarrabira doan autobusa. Hango kaitik, kanpinera doan bidea hartu eta itsargiaren ondotik igaroko gara. Talaia bidetik jarraituko dugu “El Molino” deitzen dioten lekura iritsi arte. Han goraka egin eta berehala ezkerretara doan pistatik bueltatuko gara kanpinera, eta ondoren joaneko Talaia bidetik, Hondarribiko kaira itzuliko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
URDINAK eta BERDEAK
IRAETA - ZESTOA - LILI - EKAIN BERRI - GOLTZIBAR - ONDARBASO - ZESTOA (U-17) 12 KM ▲▲▲
Eguna: 2026ko ekainaren 19an
Ordua: 07:55ean
Irteera: Autobus geltokian, UK 01 autobusa
Helmuga: Iraeta
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Autobusez iritsiko gara Iraetara eta handik Zestoara Urola trenaren bidegorritik. Han, Lili jauregiaren eskubialdetik jarraituko dugu eta Ekain Berriko egoitza lehenbizi eta Sastarrain baserriaren ondotik igaroko gara ondoren. Berehala, mendiko pista bidetik eta seinale hori eta txuriei jarraituz mendian goraka hasiko gara, beti ere erreka eder bat lagun dugularik. Aurrera jarraituz, Sesiarte mendia izango dugu eskubitara eta garai bateko erdi ezkutatua dagoen errota batetik ere igaroko gara. Goltzibar baserria bistaratzen dugunean, buelta erdia hartu eta Azpeitirako bidea dioen bidetik berriro ere goraka egingo dugu. Goiko muinora heltzean, paisaiaz gozatu eta pixkanaka goitik beherako bidea hartuko dugu. Bidegurutze zabal batera iristean, Azpeitirako bidea eskubitara utzi eta gu eskerrekotik Ondarbaso landetxera zuzenduko gara. Handik eta bukatu arte, asfaltozko bidea izango dugu. Oraingoan, eskubi aldean Erlo ikusiko dugu eta aurrena Lau Iturrietara, eta txangoa bukatzeko Zestoako erdigunean izango gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.