Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta GORRIAK ---- URDINAK eta BERDEAK

2026-08-07 08:00

ZURIAK eta GORRIAK

LASARTE - ZUBIETA - SAN ESTEBAN - ZUBIETA - LASARTE (D-15)

14 KM ▲▲

Eguna: 2026ko abuztuaren 7an

Ordua: 08:20an

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Helmuga: Lasarte

Distantzia: 14 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara Lasartera. Han, ibaiaren ondoko bidegorritik Txikierdira egingo dugu lehenbizi eta gero Zubietatik barrena San Estebanera igoko gara. Gero Sanatorioaren ondoko bidetik jeitsi eta Santuenera helduko gara. Berriro Zubietarako bidea hartu eta seinaleak markatzen duen pista bidetik iritsiko gara bertara. Lasarten bukatuko dugu ibilbidea.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta URDINAK

PASAI DONIBANE - JAIZKIBEL - PASAI DONIBANE (B-06) 11,5 KM ▲▲▲

Eguna: 2026ko abuztuaren 7an

Ordua: 08:20an

Irteera: Bus E01, Gipuzkoako plazan

Helmuga: Pasai Donibane

Distantzia: 11,5 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Autobusez Donibanera iritsi eta bertako plazatik pasa ondoren, Kalaburtsatik (Alabortza) Jaizkibelera doan bideko aldapa igoko dugu. Errepidera iristean, ezkerretara jo eta Mitxintxola mendatera helduko. Talaiko bidea jarraituz, eta Londres baserritik pasa ondoren, lehenengo dorrera iritsiko gara. Tontorreko bidezigorrari segitu eta bigarrenera helduko gara. Hemen bi bide daude. Bata kantina aldera eta bestea Guadalupetik San Juana doan pista. Itzuleran, Lord Jhon gotorlekutik igaroko gara eta jarraian San Juana jeitsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información