Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta GORRIAK ---- URDINAK eta BERDEAK

2026-10-02 08:00

ZURIAK eta GORRIAK

IBAETA - ZUATZU - ARITZETA - USURBIL (D-09) 9,4 KM ▲▲

Eguna: 2026ko urriaren 2an

Ordua: 08:50an

Irteera: Ibaetako Espiritu Santo elizan

Distantzia: 9,4 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Ibaetako Espiritu Santu parrokiako ate nagusiaren aurrean bildu eta Zuatzutik barrena Itsasalde jatetxe aurretik igaro, aldapa gora egin eta aurrera jarraituz, Aritzetara helduko gara. Eskubiko bidetik segi, autopista azpitik igaro eta ezkerretara eginez Usurbilerainoko bidea egingo dugu. (Ibarrola Txikira doan bidetik eta Larbain baserrira doanetik zehar ere joan gaitezke eta ondoren berdin-berdin Usurbilera iritsi). Ibilaldi hau Ibaeta eta Aingeru Guardatik pasata ere egin daiteke.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta URDINAK

DONOSTIA - LASARTE - URNIETA (P-11) 11,8 KM ▲▲

Eguna: 2026ko urriaren 2an

Ordua: 08:50an

Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan

Distantzia: 11,8 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Anoetako topo geltokian bildu eta Illunbe edo Zorroagatik pasa eta Ospitaletatik barrena, Galarretara jeitsiko gara. Gero Jauregi jatetxe ondotik Buenos Aires auzora egingo dugu. Handik beheruntz egin eta berehala, ezkerretara hartu eta, Plazaola trenaren bidetik lehenbizi eta errepidetik gero, Urnietara ailegatuko gara.

 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información