Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta BERDEAK ---- GORRIAK eta URDINAK

2025-06-20 08:00

ZURIAK eta BERDEAK

ZALDIBIA - ARKAKA - OSINBERDE - ZALDIBIA (G-14) 14 KM ▲▲

Eguna: 2025eko ekainaren 20an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Distantzia: 14 km

Zailtasuna: ▲▲


OHARRA: Ez da pintxorik izango, norberak hamaiketakoa eraman beharko du.

AZALPENA

Trenez joango gara Ordizira eta han hartuko dugu Zaldibira eramango gaituen autobusa. Bertako udaletxearen alboan dagoen ate batetik aurrera egin eta berehala Amundarain ibaia gurutzatzen duen zubi batekin topo egingo dugu. Ikastola eta parke haundi bateko bidegorritik igaro eta Olano baserrira iristean, ezkerretara egin, zubia gurutzatu eta errepidez Arkakako bideari ekingo diogu. Aurreraxeago, Aizkolarine etxe inguruan eskubira hartuko dugu. Ibaiaren ondotik jarraituz, Zubieta errotara heldu arte. Bi zulo dituen zubi polit baten ondotik zehar iritsiko gara arrantza eskola dagoen urtegi batera. Bera zeharkatuko dugu, CAF-ek duen Zentral bat alboan utzi eta errepide estu batetik jarraituko dugu aparkaleku txiki batera heldu arte. Han, ezkerretara egin lehenbizi eta hurrengo bidegurutzean eskubitara eginez, basoan sartuko gara. Errekaren ondotik jarraitu eta azkenik Osinberdeko putzu ederrarekin aurkituko gara. Zaldibirako itzulera, joeneko bide beretik egingo dugu. (Esan beharra dago bidea ongi seinalizatuta dagoela)

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK eta URDINAK

ANDOAIN - MARIZULO - ANDOAIN (T-21) 14 KM ▲▲▲

Eguna: 2025eko ekainaren 20an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Distantzia: 14 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Trenez Andoainera heldu ondoren, Leizaranerako bidea hartuko dugu. Bide berde honetako lehen tunela pasa ondoren, ezkerretara doan bide batetik aurrera egingo dugu. Bide honek asfaltozko bide batera eramango gaitu eta langa bat pasa ostean, berriro mendi pistara aterako gara. Eskubira doan bidetik aurrera egin eta baserri batzuetatuk igaroko gara, Aizparrenea, Kukutegi izenekoak eta ezkerretara urrutira Besabi bistaratu ondoren, Marizulora iritsiko gara. Bertako karobiari begirada bat bota eta Larraintxuri baserri ondotik igaro eta erreka eder bat pasatuko dugu. Aurrera egin eta laster, porlanezko pista baterik behera Leizaran bideko hasierako gunean aurkituko gara. Jarraian, konpondu berri duten Leizarango tuneletatik zehar iritsiko gara Andoaingo herrira.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información