2026-01-23 08:00
ZURIAK eta BERDEAK
IGELDO - LUSARBE - ITSASPE - ORIO (P-34) 12 KM ▲▲▲
Eguna: 2026ko urtarrilaren 23an
Ordua: 08:55ean
Irteera: Boulevard, dbus 16
Helmuga: Igeldoko kanpina
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Autobusez Igeldoko kanpineraino iritsi eta Agitti aldera jeisten hasiko gara. Nikolas jatetxearen seinalea ikustean, bertara hartuko dugu eta horrela, itsasaldeko Santio bidearekin bat egingo dugu. Marka horiei jarraituko diogu Lusarbe baserrira lehenbizi eta Kukuarrirako bidera heldu arte. Han, bi bide daudenez, guk eskubikoari helduko diogu itsas aldera jeisten hasteko. Pista bidetik jarraituz, Anduko bordara helduko gara eta aurreraxeago, berriro ere bidegurutze batean eskubikotik jarraituko dugu. Bidea malkartsua eta goitik beherako aldapa dexentea duen horretatik jarraituz, berehala bistaratuko dugu Itsaspe landetxea. Handik segituz Orioko hondartzara lehenbizi eta ondoren itsas ondotik eta kirol kaitik pasatuz, azkenik Orioko herriaren erdigunera heldu eta hantxe emango diogu ibiladiari amaiera.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
GORRIAK eta URDINAK
AZPEITIA - OINATZ MENDI - URRESTILLA - AZPEITIA (U-16) 10 KM ▲▲
Eguna: 2026ko urtarrilaren 23an
Ordua: 07:55ean
Irteera: Autobus geltokian, UK01 autobusa
Helmuga: Azpeitia
Distantzia: 10 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobus geltokian hartuko dugu Azpeitira eramango gaituen autobusa. Han, trengeltoki aurrean jeitsiko gara eta Azpeitiko kale batzuek, zezen plaza, eta Garmendipe futbol zelai ondotik igaro, eta errepidea gurutzatuko dugu. Meola deritzon jatetxe ondotik abiatuko dugu errepidezko behetik, gorako bidea. Oñatz auzora iristean, Elizaren ondotik pasa eta goraxeago helduko gara Oñatz Mendi tontortxora. Paisaiaz gozatu ondoren, igo garen bidetikhasiko gara goitik behera. Kilometro eta erdi inguru egin eta gero, eskubitara ikusiko dugu Urrestilla auzora adierazten duen beherako bidexka. Handik, Urrestillatik alegia, bidegorrian sartu eta horrela iritsiko gara berriro ere Azpeitira. Ibilbidea, Inaziotar bidearen zati bat da.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.