2026-03-13 08:00
ZURIAK eta BERDEAK
ERRENTERIA - ZAMALBIDE - TXORITOKIETA - SAN MARKOS - ALTZA (P-24) 12,3 KM ▲▲
Eguna: 2026ko martxoaren 13an
Ordua: 08:05ean
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Helmuga: Errenteria
Distantzia: 12,3 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez iritsiko gara Errenteriara. Agustinetatik zehar bidea hartu eta bertatik egingo dugu Zamalbiderako igoera. Handik, pista bidez joango gara Txoritokietako gailurrera. Ondoren, San Markoserako bideari ekingo diogu eta gotorlekura igoko gara eta jarraian, Lau Haizetatik zehar, Altza auzora helduko gara, ibilbidea bertan bukatzeko.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
GORRIAK eta URDINAK
ZUMAIA - ELORRIAGA - MIRADOR - ZUMAIA (K-16) 11,7 KM ▲▲
Eguna: 2026ko martxoaren 13an
Ordua: 08:10ean
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Helmuga: Zumaia
Distantzia: 11,7 km
Zailtasuna: ▲▲
BAZKARIA: Odieta tabernan, 13:30ean
AZALPENA
Trenez iritsiko gara Zumaira. Bertan, Santio bideari helduko diogu. Arritokietatik pasa eta aurrera jarraituz helduko gara Elorriaga auzora. Behatokiraino jeitsi eta berriro Elorriagara itzuliko gara. Gero, itsas aldeko bidetik San Telmora lehenbizi eta ondoren Zumaira jeitsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.