Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta BERDEAK ---- GORRIAK eta URDINAK

2026-05-22 08:00

GORRIAK eta URDINAK

ANDOAIN - LEITZARAN - KANALAK - MANDABIETA - BILLABONA

(T-15)  16 KM ▲▲▲

Eguna: 2026ko maiatzaren 22ean

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Helmuga: Andoain 

Distantzia: 16 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Andoainera  trenez iritsi ondoren, Leizarango Plazaola bidera zuzenduko gara. Bertatik aurrera egin eta Kanaletara seinalera (eskubitara) heltzean, bide horretatik jarraitu eta Leizaran ibaiaren gaineko zubi batetik igaro ondoren, pista bidetik goruntz abiatuko gara. Lehenbiziko kanala eskubitara utzi eta igotzen segiko dugu (marka txuri eta horiak jarraituz) bigarren kanalera eta Praixkuren bordara iritsi arte. Bertan Mandabietara adierazten duen bideari jarraiki, bost bat kilometro egingo ditugu beti ere kanalaren ondotik ibiliz. Ondoren, goitik behera segi eta Mandabietako bidegurutzera helduko gara. Han, Billabona dioen gezia kontuan hartu eta berari segika A-15 aren gaineko zubitik igaro, bizpahiru baserri atzean utzi eta Fleming Herri Eskolaren ondotik zehar, iritsiko gara azkenik Billabonako erdigunera.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURIAK eta URDINAK

PROGRAMATUTAKO IBILBIDEA ALDATU EGIN DA BIDEAN EGITEN ARI DIREN OBRENGATIK.

ZESTOA - LASAO - AZPEITIA - LOIOLA - AZKOITIA (U-07) 14,2 KM ▲▲

Eguna: 2026ko maiatzaren 22an

Ordua: 07:55ean

Irteera: Autobus geltokian, UK 01 autobusa

Helmuga: Zestoa

Distantzia: 14,2 km

Zailtasuna: ▲▲

BAZKARIA: 13:30 Iturri jatetxean

AZALPENA

Autobusez joango gara Zestoara. Lasaotik igaro ondoren Azpeitira iritsiko gara. Han, ibaiaren ondoko bidetik jarraituz joango gara Loiolaraino. Jarraian berriro trenaren bidegorriari helduko diogu eta horrela iritsiko gara Azkoitiara.

 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información