Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta BERDEAK ---- GORRIAK eta URDINAK

2026-07-03 08:00

ZURIAK eta BERDEAK

IGELDO - TXAKURTEGIA - ARRATZAIN - IGARAKO KANPINA - IBAETA (D-13) 11,7 KM ▲▲

Eguna: 2026ko uztailaren 3an

Ordua: 08:20an

Irteera: Dbus 16, Bulebarrean

Helmuga: Igeldoko kanpina

Distantzia: 11,7 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Igeldoko kanpineraino autobusa hartuko dugu Bulebarrean. Goraxeago joan eta zakurtegiko bidea hartu eta jaitsi egingo gara. Ondoren, autopista ondotik segi eta tunela gurutzatu, eta bidegurutzera iristean, ezkerreko bidetik eta Bordatxo mendia zeharkatuz  Arratzainera. Baserri aurrekaldeko bidetik abiatu, ezkerretara egin, autopista azpitik igaro eta gero, eskubitara eginez jarraituko dugu eta “Ibaetabidea” deitzen den bidexkatik Ibaetara jeitsiko gara kanping berritik pasatuz.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK eta URDINAK

ORIO - AGORREGI - ITURRARAN - ORIO (K-08) 10,9 KM ▲▲

Eguna: 2026ko uztailaren 3an

Ordua: 08:10ean

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Helmuga: Orio

Distantzia: 10,9 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easoko geltokian hartuko dugu Oriora joateko trena.Olaskoegia auzotik igaroko gara eta Errota jatetxetik zehar, Agorregira jarraituko dugu Manterola baserritik pasatuz. Handik, seinale txuri-gorri eta berdeei jarraituz Pagoetako landare parkera. Iturraran ikusi eta etxearen atzekaldeko pista bidetik beherantz bidegurutzera lehen eta, Errota etxe ondotik berriro, Orioraino itzuliko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información