2023-05-12 08:00
ZURI eta URDINak
ANOETA-HERNIALDE-ALKIZA-ANOETA (T-07) 11,- km ▲▲
Eguna: 2023ko maiatzaren 12an
Ordua: 08:05ean
Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).
Distantzia: 11,- km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez joango gara Anoetera. Ikastola ondoko bidexkatik joan eta jarraian errepidera aterako gara. Hernialde zeharkatu ete mendi bidea hartuko dugu Alkizatik Anoetara doan errepidera iritsi arte. Bertan gorantz egin eta aurreraxeago hartuko dugun bide zidor batetik helduko gara Alkizara. Han herrixka zeharkatu eta berriro pista hartu eta Zumitza baserritik igaro ondoren, beherantz egin eta hurrengo baserrian ezkerreko bidea hartuta, aterako gara Anoetara eramango gaituen errepidera
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
BERDE eta GORRIak
IRUN-GURUTZE-OIARTZUN (B-02) 12,2 km ▲▲
Eguna: 2023eko maiatzaren 12an
Ordua: 08:05etan
Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.
Distantzia: 12,2 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Topoa hartuko dugu Irunera iristeko. Han, Lapitz auzora zuzenduko gara. Auzoa zeharkatu eta beti ere Santigo bidearen seinaleei jarraituz, Gurutze auzora helduko gara eta bertatik ondoren, Oiartzunera arteko bidea egingo dugu.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.