TALDE GUZTIAK

2023-12-15 08:00

MANDUBIA - KIZKITZA - LA ANTIGUA - ZUMARRAGA (G-11) 9,7 KM ▲▲

TALDE GUZTIAK

Eguna: 2023ko abenduaren 15ean

Ordua: 08:00etan

Irteera: Anoetako topo geltokiaren ondoan

Distantzia: 9,7 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Autobusez joango gara Mandubira. Bertatik, errepide ondoan ezkerretara dagoen pista bidea hartuko dugu, Kizkitzara  jartzen duena eta Elorri izena duen txabolaren ondotik. Ermita ingurua ikusi ondoren, berriro bide nagusira itzuli eta markatutako seinaleei jarraituz, Ermiten katedrala deitzen zaion Antiguara joango gara. Ondoren, goitik behera eginez, Zumarragan amaituko dugu ibilaldia.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información