DONOSTI-PASAI SAN PEDRO.

2022-11-21 09:00 -13:00

Hurrengo irteera: Donostia - Pasai San Pedro.

Eguna: azaroaren 21, astelehena.

Topalekua: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.

Ordua: 9etan

Luzera: 8 km

Ibilbidea: Askatasunaren etorbidetik abiatuta Santa Katalina zubia gurutzatu eta Mirakruz kalean sartuko gara. Segidan, Ategorrietako aldapa igota Intxaurrondoko bidegorritik Herrerara helduko gara eta Trintxerpetik barrena Pasai San Pedroko puntetan amaituko dugu.

Itzultzerakoan inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuko dugu.

Orduaren baitan, Ategorrietaraino oinez joan gintezke edo bestela, Herreran Topoa hartu.

Eguraldiari dagokionez, euria iragarrita dago; beraz, igandean aldaketarik dagoen ala ez adieraziko dizuegu.

Bitartean ondo segi.

---------------------------------

Gaurko irteeraren, Donostia - Pasai San Pedro, xehetasunak.

Euritan eman diogu hasiera baina Mirakruz kalera iritsi garenean atertu du. Aurrera egin eta, Intxaurrondoko bidegorritik Herrerara heldu gara; han zeuden Maite eta Mariluz, eta denok elkarrekin ekin diogu San Pedroko Puntetaraino.
Ohikoa den argazkia atera ondoren Torre Atze kaletik Herriko plazara Begihaundi tabernan bukatzeko.
Hamaiketakoa prest zegoen, dena goxo eta giro atsegina.

Etxeko itzulera batzuk zuzenean autobusez egin dute; beste batzuk, Herreran Topoa hartu dute eta azkenik, ale batzuk oinez Donostiaraino.
Euriak ez gaitu kokilduko, ez horixe!

Ondo segi.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información